XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren aztertu nai litzaken ezko puxka bota urbarnera eta kutsatuagoa eta uraxalerago igoko da, garbiagoa eta ondorago.

Ortik alde aldera igarri lezaioke nolako kutsanaasketa egiña izan zaion.

Ezko garbiak, aldiaren burura, ba du ezagungarri bat, sortzen zaion gandu zurizta; kutsatutako ezko opillari berriz, ertzak, zearrargitara, gardenak ikusiko zaizkio.

Ba dira beste ezkomota batzuk: Iapon`goa, Txina`koa, karnaubakoa (azken au, Brasil'go ezkoxexkillatik (Coripha ceritera) idokia).

Ezko mota oek oro, eultzan ez dira erabilgarri; batzutan erleek txarretsita, erabat ortxikatzen dituztelako, erlezkoa besterik ez bai dute onartzen; bestetan berriz, eultza barneko ozperoko giroan, zartatu, puskatu, luzatu edo urtu egiten diralako.

Eunetik 25'tik 50'ra uiezkoa edo ta txoriezkoa naasten zaioten laukietako ezkoa, uda gingatan, urtu egiten da, leena, abau oiñezkorritarako orrabera izan arren, eultzako beroaz, gesaldu egiten bai da; bigarrena, lodigoan eta urtu unean, erlezkoaren antzeko izan arren, gogorregia gerta oi da eta pitzaterreza.

Erleok egiten duten eztia arrigarrienik izanik ere, ez da arrigarrian gutxiago noski sortzen duten ezkoa.

Illezkorra eritzi genezake, ustelkaitza bai da, arriarotik ona, 14 amarreun urtez Kristo'z aurretiko ezko puxkak, eultzan sortuberriak bezalaxe, aurkitu bai dira ezkoaren berezko margo oriztakin, biguiñerrezak, usain gozokoak, garbiak, koiperik gabeak eta legun legunak.

Iainko txikiei, Iainko bakarrari eta illen arimai argi egiñez, omena eskiñiz eta bizia opalduz, soil soilki betiko suntsitzen bai da.

Arpeko gizonak ere, ezkoargia kausitzean, nolako pozaz ixekitzen zuan argi alaigarri ori ikusi izan genduan leize-zuloetako aizaroa argitzeko ez eze, iainko txikien laguntzaen esker onetan are.

Gerorago, azken mendeotan, zigozko argizaria ere erabillia izan da, supaztarreko subilegurraren argiaren inguru, etxe bazterrak argitzeko, baiña aurrerapen aundiagokoa izanik ere, zikiña, txorteltsua, koipatsua eta kee miñekoa, oliozko krisailluarena legetxe, izaten zan, ezkoargiaren aldean merkeagoa izan arren, noski.

Ameika ipui zar, sorgiñedesti, iturrietako lamin eta gertaera bildurgarri ialki izan da gure baserri zaarretako suete kuttunetan, artazuritzetan, galdorraparitan, gauerdiko goru lanetako atso bilkuretan argizari gar motel oien erraiñuetara, itzal utsalak dantzan bildurgarri zebiltzateno inguru guztian! Oraintsuagoko, arroriobeltzaren argia, ketsua, keartsua, usai txarrekoa, burukomin sorgarria eta guztiz zikiña bai zan, indarrargi garbia asmatzearekin itzungi ziran besteok oro.